Abiapuntua:
Garaioa
Igoera metatua:450 m
Eskema:
Garaioa - SL-NA-55 - Zamariain begiratokia - Txanagra - SL-NA-55 - Garaioa
Luzera:9.00 km
Iraupena:
3 ordu
Ibilbide mota:
Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa
Garaioa herritik abiatzen den SL-NA-55 bidezidorra jarraituz heltzen da arrastoa Zamairaingo begiratokira. Bide nabarmena da, jende asko ibiltzen dena. Begiratokitik gora mendi bizkarrari jarraitzea aski da tontorrera heltzeko, baina arrasto honek bizkarra inguratu egiten du tarte batean pagadia aprobetxatuz iradia saihesteko. Handik aurrera bidea nabarmena da.
Nahi izanez gero autoz igo daiteke porlanezko bidea aprobetxatuz Urrunagako leporaino, baina SL bidea ere polita da, Garaioa bertatik abiatu nahi izanez gero.
Wikiloc IDa:
53953046

Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
garaioa-txanagra.gpx | 92.11 KB |
Komentariorik ez..