Harrobiganazuriain-k sortua, 2020, abuztua 18 - 09:27
![]() Harrobiganako gailurreko trikuharria ©zuriain Ilaragorri/Arbarrain eta Umandia mendiak lotzen dituen sokan Harrobigana mendia topatzen dugu, inguruko baso zabaletatik gailentzen. Ez da oso gain nabarmena, eta seguruenik mendizale asko oharkabean pasatuko dira tontor honen inguruetatik, haraino igo gabe. Baina gailurreko trikuharri erraldoia arrazoi nahikoa da Haginaran lepotik tontorreraino dagoen tarte laburra egiteko. Bertatik, ikuspegi zabal samarrak edukiko ditugu, hego-ekialderantz batez ere.
|
![]() |