Skip to main content

Markina-Zapola-Urregarai-Bedartzandi-Markina ibilbidea

Xabiaram·k

2020/10/10 - 16:37

Abiapuntua
Markina
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
800 m
Eskema
Markina herria-Usaiturriaga-Zapola (562m)-Urregarai (704m)-Atxagarai lepoa-Bedartzandi (699m)-Txepetxabixe-Markina herria
Luzera
12.00 km
Iraupena
4 ordu

(2020-10-08)

Arratsalde pasako mendi ibilaldia Bizkaiko kostaldeko mendietan.

3 ordu eta 45 min.-ko iraupena.

MARKINA

Gaurko ibilbidea Markina-Xemein herrian bertan abiatzen da. Nik eskola publikoaren ondoan dagoen aparkalekuan utzi nuen autoa eta bideari ekin. Durango-Ondarroa errepidearen azpitik pasatu behar da eta baserri inguruan sartuko gara malda gogor baina labur bat gaindituz bertan. Ondoren pista hau utzi eta beste tarte labur bat egingo dugu pinudan gora malda handi samarrean ere senda batetik, azkenik pistara irtetzeko eta hau jarraitzeko 350m. inguruko garaierara iritsi arte. Hemen bidegurutze bat dago eta ezkerretara hartu behar da, Bedartzandi alderako seinale argi bat ere badago.

ZAPOLA

Beste tarte maldatsu bat gorantz Igotz baserriaren ondotik. Baserria pasa eta berehala lepora iristean zelaian zehar ezkerretara hartuko dugu gorantz bidea laburtzeko eta bidearen goiko aldean jarriko gara, hemedik aurrera tarte labur bat pistan gora Zapola (562m) mendiaren lepora. Behin hemen langa txiki bat pasa eta pinudiko bidezidorrean sartuko gara tontorreraino. Nik 1 ordu eta 5 minutu behar izan nituen hona heltzeko.

URREGARAI

Tontorreko argazkia atera eta aurreko langara jeitsiko gara Urregarai (704m) mendirako bidea hartzeko. Hau Labatxuetako gandorretik egingo dugu, lehen tartea larre inguruan doa bide errazean baina bigarren zatia inguru karstiko hautsian zehar doa, senda estua dago baina honelako inguruetara ohitua dagoenarentzat ez da arazo handirik ere. Honela tontorrera iritsiko gara, bertatik ikuspegi zoragarria izango dugu inguruko mendi eta herrien gain. Baseliza bat ere badago gain-gainean, eta eskailera bitxi batzuk ere bai bertara heltzeko. Eskailera hauek jeitsi eta Atxagaraiko lepoan dagoen atseden-gunera jeitsiko gara eguneko hirugarren eta azken tontorra egiteko Bedartzandi (699m). Nik bi ordu behar izan nituen lepo honetaraino heltzeko.

BEDARTZANDI

Gelditzen zaigun azken zati hau igoera oso polita da harkaitz eta belardi artean, desnibela ez da handia, 100m. gutxi-gorabehera eta senda ongi markatua dago, bertatik pasatzen da "Ardoaren eta Arrainaren bidea" deritzona ere. Bertan ahuntz eta ardi pilo bat ere ikusten dira uda sasoian. Tontorrera iritsi eta ohiko argazkiak egingo ditugu.

MARKINARA ITZULERA

Ondoren itzulera bideari ekingo diogu. Hau etorrikoaren beste bide batetik egingo dugu. Tontorretik bertatik hasi eta iparraldeko magalean behera egingo dugu larre inguru batean Iduinaga aldera doan bidezidorraren bidegurutzera iritsi eta hemen iparralderako norabidean jarraituko dugu jeisten bidezidor estu batean zehar. 500m.-ra iristean beste bidegurutze bat dugu eskuinera hartu behar duguna, honek harrobietarako erabili zen pista batera eramango gaitu, guztira 3 orduko bidea honaino, eta honi jarraituko diogu eskuinerantz (beherantz) gorakoan ikusi eta egon garen "Bedartzandi seinalea" duen bidegurutzera iritsi arte. Hemendik aurrera igoera egiteko erabili dugun bide berdinari jarraituz iritsiko gara Markina/Xemein abiapuntura.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi