Akolatxara

inaxio-k sortua, 2021, otsaila 22 - 21:48
Garaiera 360 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.587226, Y.4789278
WGS84 43.249398 N, -1.926807 E.
Abiapuntuak Ereñozu, Epela.
Gertu PUTZUZAR trikuharria, Akolako Lepua III trikuharria, AKOLAko Lepua I trikuharria, SAGASTIETAko Lepua II trikuharria, SAGASTIETAko lepoa III trikuharria, AKOLAko Lepua II trikuharria, SAGASTIETAko Lepua I trikuharria, ARRITXIETA trikuharria, IGORINgo Lepua II trikuharria, San Antonio ermita, IGORINgo Lepua I trikuharria, LANDARBASO II trikuharria, Atxurro mendia, Agiñagako gaina mendia, LANDARBASO I trikuharria, Igorin mendia, BISTARRI trikuharria.
Lurraldeak Hernani.
Kategoriak .
images
Akolatxara
Tontorra ©Enezubi

Mendi apala da Akolatxara (bada urrutira gabe beste gain bat garaiagoa, Ekidalean, Arritxieta izenekoa), baina metrotan eskas gelditzen bada ere badu bere inguruan intereseko motibo ugari. Paisaia nahiko txukuna da bere inguruan eta Hernaniarrentzat estimatua den aisigune bat dauka bere hegoaldeko hegian, Akola izenekoa. Bertan dagoen baserriak ere izen bera dauka, hortik jasoa izango dute beharbada gainontzekoek izena. Bestetik trikuharriz inguratuta dago, horietakoren bat oraindik ere nahiko egoera onean: Sagastietako lepoa I. Epele / Landerbaso errekak Iparraldetik eta Usoko errekak Hegoaldetik mugatzen dituzte bere hegiak, hainbat ibilbide egiteko aukera garbiak eskainiz, basoetan barrena gehienean. Tontorrean erpin geodesiko bat baino ez da ageri, haitz mutur gorriz inguratuta, hariztiaren itzalean.

Irudiak

***

***

****

***

***

***

***

****

***

***










***

****