Skip to main content

Bandera mendia

zuriain·k

2021/08/11 - 13:46

Bandera gaina | ©zuriain (2021-08-11)
Altuera
982 m
Zerrenda
Mota
Mendialdea
Abiapuntuak
Irantzu
Lurraldea

Irantzuko monasterioa mendebaldetik menderatzen duen gaina dugu Bandera. Pago eta Quercus familiako zuhaitzen basoa goitzik behera estaltzen du mendia, ipar partean aziendarentzako larre batzuk badaude ere. Gailur negusitik ez dugu paisaia handirik ikusiko, baina hegoalderago dagoen Mugez gainetik (854m) Irantzuko arroilaren ikuspegi ederrak izanen ditugu.
Erliebe leuneko mendia izanik ere, Irantzuko arroilera hurbildu ahala, malkarrak nagusitu eta kontuz ibiltzeko eskatzen dute bidea galduz gero. Bide eder batek jarriko gaitu tontorretik metro batzuetara, baina kontuz ibiliko gara noizbehinka ikusiko ditugun eta handik gutxira galtzen diren xendrekin, malkarren artean amaitu nahi ez badugu.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2021·ko Abuztuaren 13·an - 09:52etan·an

    kaixo mendizaleok.
    Uztailean egin nuen mendi hau eta jakin Irantzuko monastegitik abiatzen den pista hartu eta gutxira ezkerrean bide bat hasten dela ekialderantz eta gorantza lepo bateraino eramaten gaituena. Lepoan adi, eskubirantza harripilez markatua ehiztarien bidetxur bat hasten da Mugez gainaldera eramaten gaituena. Bidea ondo dago, baina adi joan behar da arrastoa ez galtzeko, harripilak daude eta une batean eroritako enbor batek txabola baten ondoan enbarrazu egiten du, baina izkinetatik pasa daiteke eta berriz ere bidetxurrera bueltatu. Behin Mugez gainaldeann egonda banderakin egiten duen leporaino jetsi, (paisaia Irantzura eta ingururuetara zoragarria da)eta bertan bidetxurra jarraitzeen du ezpelen artean eta gorantza, baina orain nabarmenago eta garbiago tontorreraino. Tontorra gainaldean eta bideatxurrean dago harripila batez seinalatua.
    Ongi izan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi