Skip to main content

Pagolarreko mendikatea mendi bizikletaz zeharkatuz ibilbidea

Jose·k

2021/10/11 - 22:32

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Laudio
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
750 m
Eskema
Laudio – Pagolar – Mostatxa – Amurrio – Laudio
Luzera
32.30 km
Iraupena
3 ordu
Ibilbide mota
Mendiko bizikletaz

Ibilbide honek Pagolarreko mendikatea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, mendikateko tontor garaienak diren Pagolar eta Mostatxa tontorretik igarota.

Pagolarreko telekomunikazio antenara iristen den errepidetik igotzen da. Lehenengo erdia nahiko eramangarria da. Bigarrena aldiz, oso gogorra. Baimenik ez duten ibilgailuei itxita dagoen puntutik aurrera, porlanak asfaltoa ordezkatzen du, eta oso aldapa handiarekin jarraitzen du igotzen. Mendigainera iristean iparraldera jo behar da, eta antenaren itxitura eskuinaldetik inguratuta, Pagolarreko tontorrera iristen da.

Pagolarreko mendi-bizkarra sasiz eta otez erdi itxita dagoen (2021eko udazkena) bidezidor batek zeharkatzen du Mostatxaraino. Gurpilen batean zulatua izateko aukera asko beraz. Laudio aldera begira dagoen gurutze bat dago Mostatxako tontorrean.

Hego-mendebalderantz jaisten da, hegia jarraituz doan bide aldapatsu batetik. Eta mendi-bizkarretik doan bidetik Pagonabarrara gerturatzen da, ekialdetik inguratu eta Arespalditzarantz jaisteko, hego-hego-mendebal norabidea duen bide zabal betetik.

Arespalditzara iritsi baino zertxobait lehenago, bide hau utzi eta ezkerrerantz abiatzen den bide bat hartu behar da. Luiaondo eta Arespalditza arteko errepidera eramaten du bide honek. Errepidea gurutzatu, eta Murga zeharkatuz Amurriora doan errepidetik jo behar da.

Amurrio eta Laudio artean bide berde bat dago, Nerbioi ibaiaren ertzetik doana, batzuetan alde batetik eta besteetan beste aldetik, behin eta berriz ibaia gurutzatuz. Bide berde hau jarrai daiteke Laudiora itzuli eta ibilbideari bukaera emateko.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
Pagolar.gpx 162.08 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi