Skip to main content

Oltzorrotz, Ekaitza, Arainburu, Loitzate eta Iramendi, Zubietatik ibilbidea

inaxio·k

2022/01/31 - 20:41

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Zubieta
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
1200 m
Eskema
Zubieta - Azkontzuloeta - Oltzorrotz - Ekaitza - Arainburu - Irain / Loitzate - Iramendi - Arlepo - Sorginzelaieta - Irazabal - Zubieta
Luzera
18.00 km
Iraupena
6 ordu
Lurraldea
Noiz egina
2023-08-04

Oltzorrotz haitzaren igoeran kontu pixka batekin ibili beharra dago, ez da haurrekin ibiltzeko lekua. Arrastoa nahiko nabarmena da orain, baina ez da beti beharbada horren nabarmena izango. Iparraldeko bizkarretik etorrita haitzaren eskubi aldetik igotzen da bidea, hormaren tarte errazenak bilatuz.

 

Iramendiko Hegoaldeko isurialdean ez da bide arrasto nabarmenik eta ez da erosoa (tarte batzuetan otea eta uda partean iratzea), jaitsiera errazago egin daiteke Mendebaldeko hegia zeharkatzen duen pista zabala baliatuz.

 

Irazabalgo jaitsiera nahiko zakarra da bidea hondatuta dagoelako tarte batzuetan, igotzeko hobea da egia esan. Jaitsiera eroso bat egin nahi izanez gero hobe duzue Arlepon Aurkidiko bidea hartzea: pista zabal batek eramango zaituzte bueltan Zubietara. Aurkidiko bidearen arrastoa ere erabil dezakezue lasterbide moduan.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
oltzorrotz-ekaitza-loitzate-zuzenduta.gpx 212.45 KB
Oharrak
Ibilbidea 2022ko urtarrilean egina da, nahiz eta GPSak 2002ko ekainekoa dela esan, GPSa hondatuta daukat.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi