Belkoain eta Atxulondo AdunatikEnviado por inaxio el 2022, Mayo 7 - 10:15.
![]() Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Adunatik Atxulondo burdinola zaharrera joateko bidea, Belkoaingo gainetatik paseaz. Burdinola bera oso hondatuta dago, aurriak baino ez dira gelditzen eta landaretzak estaltzen du ia erabat, baina oso ingurune ederra da. Sasiak bidea estu hartzen du tarte batzuetan, Garatetik beherako jaitsieran edo Belkoaingo ekialdeko tontorraren inguruan esaterako; gerta daiteke uda-udazken aldean trabatuago egotea.
Notes: Basopoetako lepoan bada aparkaleku txiki bat eta autoz igo daiteke bertaraino, bidea laburtu nahi izanez gero.
|
![]() |