Eraztun berri hau lurrean oso argi ez dagoen horietakoa da, ez da erabateko argitasunarekin osatutako eraztun bat, gainera zuhaitzek eta hosto-hondakinak lurzorua eta profilak estaltzen dituzte. Bestalde, lurren kota-mapekin egindako analisiak bai Ipar/Hego zein Eki/Mendebaldeko norabideetan, argi eta garbi markatzen du 14 m Ø-ko eraztun bat dela, 5 m-ko eraztun berak, kanpotik 20 cm altxatzen dituena eta 30 cm barrura jaisten dena. Polit osoa da hegoaldeko eraztun berri honen gainean bertan Ekaiza monolitoa(Elizegi 2009) dagoela. SITNA-k esaten du lekua Agaria dela, zonaldeko muga garrantzitsua Ameskoa eta Abartzuza mugarri lekua eta beraz izen hori jarri dut Ekaiza baino.
Komentariorik ez..
Argazki berria erantsi
/modules/custom/mapa/templates/mapa-orohar.html.twig
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Near targets
EKAIZA zutarria (6 m.) · EKAIZA tumulua (50 m.) · EKAIZA II tumulua (684 m.) ·