Skip to main content

Mendaur Iturendik ibilbidea

inaxio·k

2022/09/19 - 07:54

Abiapuntua
Ituren
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1050 m
Eskema
Ituren - San Martin eliza - Aurtitz - Ibirritako bidea - Arritzulegi urtegia - Bustitzako lepoa - Mendaur - Ekialdeko gandorra - Atzurdi - Ituren.
Luzera
14.00 km
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Oso ibilbide ederra da mendia bere osotasunean ezagutzeko. Ibirritako bidea da igoerarako bide aproposena: gehiena basoan barrena doa eta tarte askotan oraindik bere garai bateko galtzada itxura gordetzen du. Arritzulegiko urtegitik gorako bidea oso sakonduta dago, autoz igo baitaiteke urtegiraino Aurtitzetik, eta mendizale nahiz horren mendizale ez diren askoren arreta erakartzen baitu. Tontorretik ekialdera luzatzen den bizkar harritsuan ez da halako arrasto nabarmenik eta gozatzeko tartea da, arkaitz artean ibiltzea gustuko duenarentzat. Marka txuri-urdinez balizatutako bidea bilatu beharko dugu harri artean aspertzen garenean. Bide hau Elgorriagara jaisten da eta ez da aukera txarra, "Uraren bidea"ri helduta itzuli gaitezke Iturenera. Baina arrastoak Iturenera jotzen du zuzenean, pista zabaletan barrena, borda, larre eta basoen artetik.

Bidean ikusi beharrekoak
Oharrak
Arrastoa telefonoarekin jasoa da, baina ez du itxuraz oker handirik. Tarte batean huts egin dit, baina mapa gainean osatu dut. Atzurdi harkaitzaren igoera mendebaldeko harrizko horman gora eginez egiten du arrastoak, baina tarte hau erraz saihestu daiteke haitzak hegoaldeko hegitik inguratuz.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi