Altuera:1.877 m
Beste izenak:
- Lakora
- Lakhora
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Belagua
- Eraiz
- Santa Grazi. (Z.)
Lurraldea:Nafarroa
Lakhura Belaguako Mendi Aterpearen gainean dagoen tontorra da, Zuberoako mugan. Ez da mendi zaila Eraiz edota Aterpetik bertatik abiatuz gero, baina Belaguako zelaietatik edo Santa Grazitik abiatuz gero, igoera luzea da. Igoerarik politena eta gogorrena Santa Grazitik abiatuta egin daiteke, Ehujarreko arroilan barrena Erraitzera igo eta tontorrera ekialdetik igoz. Ikuspegi zabaleko mendia da, EHko mendirik handienak ikusteko leku paregabea.
Izen aldaketa: Lakora -> Lakhura
Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Mendi ezagun honen tontorrik altuena Zuberoako lurretan dago. Santa Graziko hiztunek Lakhura esaten diote, hasperenketa barne (kh). Erronkariko dokumentazioak erakusten digu hegoaldean ere Lakura deitu izan zaiola duela ez hainbestera arte eta, honegatik, hobetsi egin da -u-dun era.
La cima más elevada de este conocido monte se halla en territorio suletino. Los hablantes de Santa Grazi lo denominan Lakhura, con aspiración incluida (kh). La documentación roncalesa permite ver que al sur también se ha denominado Lakura hasta tiempos no tan lejanos, por lo que se ha priorizado la forma con -u-."
2022ko uztailaren 22an izan nintzen bertan
2022ko uztailaren 22an izan nintzen bertan, Belaguako aterpetik abiatuta. Lainoa sartzen ari zen Erraize eta Arrakogoitiko lepoetatik Belagua aldera (ikusi dudanagatik sarritan gertatzen den zerbait da) eta blai eginda gelditu nintzen itzulia osatzerako, oso lanbro hezea zelako. Tontorrean argazki zaharragoetan ageri den txartelontzia falta zen. <a href="/node/31307">Hauxe ibilbidea</a>.