Skip to main content

Zuperrori mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©inaxio (20070805)
Altuera
1.169 m
Beste izenak
Zuparrobi
Zerrenda
Abiapuntuak
Beruete · Leitza · Usabiaga · Uitzi mt
Lurraldea

Haizerrota zerrenda batek hartzen du mendean Mendebaldetik Ekialdera luzatzen den gandor luzea eta hauen oinetara dator pista zabal bat Mendebaldetik, gain alde guztia desitxuratuz. Gandorra estutzen doa ekialdera jaitsi ahala, pagadiaren itzalean sartuz, baina arazorik gabe igo daiteke bertatik, Ezkurra aldeko bideekin asmatuz gero. Haizerrotak alde batera utziz gero, oso ingurune ederra da noranahi ibiltzeko, bai Aritz/Kornieta aldera eta bai Ireber / Arnaizu aldera jotzeko: pagadia, larreak eta han-hemenka harrotutako haitz muturrak dira paisaiaren osagaiak eta ardi eta abere ugari ikusten da larrean barrena sakabanatuta.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Eratsun-Zuperrobi-Ernaitzu-Eratsun Eratsun 1431 m Xabiaram

Komentarioak

  • account_circle

    Aitor·k bidalia 2005·ko Martxoaren 23·an - 11:45etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Zuparrobi mendian izan nintzen aurreko batean eta nahiko triste eta haserretuta bueltatu nian, ikusita nola utzi duten inguru osoa. Haize errota horiek mendia eta inguru osoa izorratu egin dute eta ez dut uste energia ekologikoa edo berdea edo garbia lortzen den aitzakian, mendia izorratu behar denik. Mendizaleontzat haize errota horiek, On Kixoterentzat gaztelako haize errotak mamuak edo erraldoiak bezala, guretzako ere halakoxeak dira.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi