Idoia Ezkaurreren hegoaldean zabaltzen den mendikateko gailurrik erakargarrienetarikoa da. Hala ere, hain urrun egoteak eta bi milakoak hain hurbil edukitzeak urritu egiten dizkio bisitak mendi lerden honi. Haraino igotzen diren bideak luze eta neketsuak dira... Hala ere, pista zabal bat tontorretik oso hurbil igarotzen da, mendi eder hau apur bat itsustuz. Tontor harritsutik paisaia paregabe batez gozatuko dugu. Ohiko ibilbidea Matamatxoseko mendatetik abiatzen da, baina badago aukera beheragotik hasteko, Gardalar ibaiaren ertzetik, 7.5 kman hasten den bidean abididez, edo Zuberoako Ama Birjinaren baseliza ederretik. Urralegiko sakan bakartiaren aukera ere kontuan hartzeko modukoa da.
Oso gertu (< 1.000 m)
IDOIA harrespila (233 m.) · IDOIA tumulua (280 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig