JENTILETXE tumulua

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Jentiletxeko tumulua
Jentiletxeko tumulua ©Jose (2005-12-23)
1763 klik
Megalito mota:Tumulua
Megalito eremua:SATUI - ARROLAMENDI
Aurkitzailea(k):J. Elósegui Irazusta
Noiz aurkitua: 1951-08-12
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Tumulua, 22 m. diametrokoa eta 1,30 m. altuerakoa. Gaur egun, erdian, krater haundi bat du, 14 m. diametrokoa eta 1 m. sakonerakoa. Bertako hareharriak.
Indusketan zehar bere arkitektura aztertzeko aukera izan zen. Monumentua bertako ttonttor baten gainean ezartzen da. Bere erdi eta goialdea, lautua, zoruan horizontalki ezarritako harlosaz estalia zegoen (zulogune bat eta nahasketa arrastoak zituen). Ttonttortxoaren hegalak, barnekalderantz eta elkarrekin mihiztatutako harlosa inklinatuz estaliak zeuden, bere kanpokaldeeneko muga, beheraneko zonaldean, lurrean tinkatutako harkosko potorrez antolatutako peristalito bat zelarik. Peristalito honen kanporantz, monumentuaren kanpoko ertza eratuz, horizontalki ezarritako harlosatxoz antolatutako eraztun bat zuen.

Iraupen egoera:Oso kaltetuta
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:912 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Oso nabarmena
Nola iritsi: Jentiletxe izenez ezagutzen den mendiaren gailurrean, Satuitik IMrantzko lehenengo gailurrean.
Historiala: J. ELOSEGIk aurkitu zuen 1951ean eta J. Altuna, J. M. Apellaniz eta P. Rodriguez ONDARRAk industu zuten 1964ean.
Bibliografia: Munibe 1952, nº 4, p. 135
Fitxa:
Ficha JENTILETXE
Honek egina::Hilharriak

Komentariorik ez..

Near targets

Oregi zista (576 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints