URKULLU Txiki Egia harrespila

Mota Harrespila.
Eremua OIARTZUN.
Sekuentzia kulturala Burdin-aroa.
Aurkikuntza L. del Barrio, J. Argomaniz (25-10-1986)
Kokapena
· Alt.: 374 m.
· WGS84 43.291149 lat., -1.820962 long.
· ED50 30T X.595753, Y.4794032
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu Olaberria burdinola, EGIAR harrespila, GUARDIAKO LEPOA harrespila, Pagoagalarre mendia, GAINZABAL trikuharria.
images
URKULLU Txiki Egia
... ©inaxio

Non

Iparraldean dagoen Urkullu gainetik eta Hegoaldeko Urkullu Txiki tartean dagoen lepoan, Iruarrietaren hegomendebaldeko saihetsaldean.

Azalpena

Lau harrespildun multzoa.
Euren egiturak, bertan dagoen alertze-mintegiaren ondorioz oso itxuragabetuak eta hondatuak, denera 45 m. karratuko azalera okupatzen dituzte. Bakoitzaren ezaugarriak eta neurriak zehaztea zaila da, baina badirudi bata beste ukituz edo entrelazatuz eraikiak daudela. Harkosko eta harlosa multzoan 19, 0,13 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, dira azpimarragarriak. Inguruko hareharriak.

EranskinaTamaina
20-21-03-12 Cromlechs Urkullu txiki egia.pdf1.33 MB

J. ARGOMANIZek eta L. BARRIOk aurkitu zituzten 1986ean. Ez dira industu.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

***

***