I. Elizegi Egilegor

Inaxio Elizegi Egilegor

4
5

Bi harri ikusten dira lurrean sendo sartuta, bata bestearen aldamenean, perpendikularki, sasi artean pixka bat ezkutatuta. Tumulua ez da nabarmena; ikusten dira nonahi harri muturrak, baina tumuluaren egitura ez da nabarmentzen. Beheraxeago harresi bat dago, metro gutxira; han izango dira beharbada falta diren harriak.

5

Muino txiki baten gailurrean dago, Floreaga baserritik Zamalbidera luzatzen den bizkarrean, haritz baten itzalean. Badira beste haitz handiago batzuk inguruan. Bi arlosaren ertzak ikusten dira lur-azalean. Nabari dira inguruan tumulua osatuko luketen beste arri batzuk, baina lurrean oso sartuta daude.
Tumuluaren diametroak 6 metro inguru neurtzen du eta zenbait harrik peristalitoa osatzen dute.

5

5-6 bat metroko diametroko tumulua, Alitzako Malkorraren HMko gain batean. Itxura nahiko deninitua du baina ingurunea ez da normalean izaten den bezain garbia. Metro gutxira bertako lapiaza azaleratzen da, alde guztietan.

Aizaluza zutarria, Urbasa

Bizkar harritsu baten erdian dagoen harlauza haundia, 2.50x80 inguru, lurrean etzanda eta bitan puskatuta. Harri asko dago inguruan, harri haundi xamarrak ere bai, baina honek ez du dagoen lekukoa ematen, eta itxura definitua du oso. Bada bere oinean zutik egon zitekeeneko zulo antzeko bat, baina ez naiz zuloa arakatzen ausartu.

4

Ezohiko lekuan eta ezohiko moduan dagoen monumentua da, izan ere arkaitz haundi baten gerizan dago eta nahiko leku estuan. Bata kanpo aldera eta bestea barru aldera okertuta dauden bi harlauza luze lurrean sendo sartuta daude, eta arkaitzaren horma eta beste harri txikiago batzuekin osatzen dute kamara txiki bat. Inguruan tumulu-antzeko bat osatzen duen harripila bat dago, aldapan behera amiltzen hasia.

3

Aizaleku mendiaren Mendebaldeko bizkarrean dago, lepo baten erdian, pinudiaren itzalean eta laharrez erdi-estalita. Tumuluaren erliebea nahiko nabarmena da eta honen erdialdean arlosa haundi bat ikus daiteke, Iparraldera okertuta, baina lurrean oso sendo sartuta.

ganbara garbirik

Lauki bat osatzen duten hiru harri hilara ageri dira lur azalean, gehienak lurretik arrabete baino gehiago altxatu gabe. Horietako bi aldaparen isuriari men eginez behera okertuta daude eta Mendebaldeko aldea ixten duten harriarekin batera Ekialde-Mendebalde norabidean luzatzen den espazio bat ixten dute. Ekialdean ez da harririk nabari. Ustezko kamara hori lurrez beteta dago eta ez da tumulu-egitura nabarmenik ageri inguruan, nahiz eta harriak egon.

...

Mapatan Telleri izenarekin ageri den kaskoan dago, amildegitik gertu, pago baten itzalean, iratzez inguratuta. Tumuluko harri batzuk mugituta daude, batzuk aldamenean pilatuta, baina gainontzean nahiko nabarmena da. Erdian bi/hiru arlosa nabarmentzen dira, nahiko okertuta, baina lurrean tinko sartuta daudenak. Iratzez estalita zegoen ia erabat, baina iratzea kendu eta argazki batzuk atera dizkiot.

Ekaiza zutarria

4 puskatan hautsitako harri zabal bat ematen du. Puska guztiak lodiera berekoak dira eta horietako bat oso sendo dago lurrean sartuta, bertikalki. Osorik hartuta 3 metro inguru luze izango da, eta metro bat zabal.