Plentzia

Jose-k sortua, 2015, maiatza 4 - 22:08
Kategoriak Barrika, Berango, Plentzia, Sopela, Urduliz
ABIAPUNTUA Sopela

Sopelako Urko Mendi Taldeak antolatuta, XXX. Ibilaldi Herrikoia ospatu zen atzo (2015/5/3). Hauxe izan zen ibilbidea.

Jose-k sortua, 2012, azaroa 11 - 12:06
Kategoriak Bakio, Gorliz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Plentzia
ABIAPUNTUA Plentzia
Eskema Plentzia - Ermua - Armintza - Urizarmendi - Jata - Bakio

GR 123 Bizkaiko Biraren 1. etapa Plentziatik abiatzen da, eta Bakio du helmuga, hiru tontorretatik pasa eta gero: Ermua, Urizarmendi eta Jata. Mendi apalak izan arren, ibilbideak gorabehera asko ditu, eta ondorioz kostaldeko etapen artean gogorrena dela esango nuke.

Nahiko asfalto gutxi zapaltzen da. Mendi bide erosoak jarraitzen dira gehienean. GRaren seinale gutxi batzuk baino ez daude (2012ko udazkena), eta GPSaren laguntza eskertzen da zenbait tartetan.

Jose-k sortua, 2012, ekaina 10 - 19:50
Kategoriak Barrika, Plentzia, Sopela
ABIAPUNTUA Sopelana
Eskema Sopelana - Arrietara - Sopelmar - Kurtzimendi - Barrika - Muriola - San Telmo - Plentzia

7. Kosta Trail ospatu da gaur (2012/6/10), hiru aukerarekin:

  • Lasterketa: 30 Km
  • Mendi ibilaldia: 20 Km
  • Ibilaldi familiarra: 10 Km

Ibilaldi familiarraren ibilbidea hauxe izan da.

Kristo Santua
Kristo Santuaren ermita
Monumentu mota: Santutxua. Udalerria: Plentzia. Mendea: Daturik ez. Egoera: Ona.