Mai

Lorea

Muturreko arantza oso sendoa da, nakar-kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira; hostoak ez dira dekurrenteak; ez dago kardilaunik; purpura koloreko loreak.

Loreak

Hostoxkak ez dira mamitsuak, hortzak ia oinalderaino dituzte eta nerbio oso nabarmenak dituzte; adabetarteak ile guruindun eta guruingabez osatutako ilupa dute eta ez dira ez zurixkak ez kotoidunak; 12-19 mm-ko loreak.

Lore eta hostoak

Landare bizikorrak eta maiz arantzadunak; estandarte iledunak.

Loreak

Lore urdin, arrosa edo zuriak; 10-16(20) mm-ko albo-sepaloak, erronbiko/eliptikoak; (10)12-22 mm-ko ezproia; 14-22 mm-ko folikuluak.

Lorea

Hosto obobatuak, 4 cm baino zabalagoak; korola purpura edo arrexka, 1,5 cm baino luzeagoa; baia esferikoa, beltza, gereziaren tamainakoa; landare tentea, ez igokaria.

Lorea

Hostoak zurtoinean zehar sakabanaturik daude zurtoin puntaraino.

Loreak

Hosto osoak edo horztunak, gehienetan bihurriak; akenikoak 10-22 mm luze dira, eta saihets latzak dituzte, helduaroan ia beltzak.

Loreak

Hosto eta braktea zerradunak, koska zurrunekin; goiko hostoek oinalde zabala dute; 4-6 mm-ko kapsulak; 3-4 mm-ko haziak.

Loreak

Hostoen orria zatitua da, sartune +- sakonekin, edo bestela 2,5 cm baino estuagoa da; korola txikiagoak, 6-15 mm-koak. Hosto azpiak latzak eta distiragabeak dira eta ileak dituzte nerbio guztietan, eta batzuetan baita azalean ere; hostoak obatu/lantzeolatuak edo luzangak dira, gehienez 4 cm zabal; 10-15 mm-ko korola, kaliza baino askoz luzeagoa, normalean urdin argia; landarea ez izaten 40 cm baino garaiagoa.