Mai

Loreak

Loreak glomerulu eserietan daude; hosto iraunkorrak, larrukarak, arrautza-itxurakoak edo luzangak, berde ilunak gainaldean eta glaukoak azpialdean.

Lorea eta kapsulak

Landare zurixka/ilupaduna, izar-itxurako ile adpresoekin; hosto-ertzak ez dira kizkurrak; loreek 5 mm-tik gorako pedizeloa dute; kapsula iletsua.

Loreak

Landareek ez dute kuxin-antzeko soropila eratzen; loredun zurtoinak adartsuak eta iletsuak dira; 8-11 mm-ko kalizak; hosto obobatuak edo obalak, 3-10 mm zabal, inguru guztian ziliodunak, normalean; petaloen azkazalak sepaloak baino luzexeagoak dira.

Loreak

Zurtoineko hostoen oinaldeko belarritxoak biribilak dira; akenio eliptiko estuak; kardilaun zuri-zuria.

Ginbaila zabalik

Fruituak 2-4 mm luze dira, ezten zurrunak dituzte eta 1-2 mm-ko estiloak dituzte; beheko eta erdiko hostoak gehienetan arrautza- edo triangelu-itxurakoak dira. Muturreko ginbailek (3)5-10(15) cm-ko diametroa dute, eta kanduen puntak pixkat zabaldurik dituzte; gehienetan ezten-puntek 1-3 hortz erreflexu dituzte.

Loreak
Etxaurin
Loreak

Hostoak pixkanaka estutzen dira txortenean; (1)14-19 mm-ko korolak; harizpien lotuneak korolaren oinaldea baino 4-8 mm gorago daude; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak.

...

Lore zuriak, lukuetan; lantza-itxurako hosto estuak, glaukoak; landare ilegabea.

...

Kalizaren kanpoko hortzak barrukoak baino askoz luzeagoak dira; hipantoak iraulitako konoaren itxura du loreetan.