Mai

Loreak

Hostoak aurkakoak dira, berdexkak bi aldeetatik, txortendunak, erdizirkularrak edo oinaldean falka-itxurakoak, ertzetan lauak; zurtoinak ilaundunak dira eta trikomak dituzte, bakunak, luzeak eta zutituak; kaliza berdexkak; lore-hostoak loreak baino luzegoak dira. Hostoak 8-11 mm zabal; hosto-txortena luzea da, eta orria oinaldean falka-itxurakoa; kolore bakarreko loreak, zuri-horixkak.

Loreak

Landare belarkara; lore purpurak edo arrosak; 8-15 mm-ko kliza, ile zurrun +- ugariz estalita, brakteatxoak bezala; hosto zerradunak, obatu/lantzeolatuak, azpitik berdexkak; lantza-itxurako brakteatxoak, zerradunak, puntan pixkanaka estutuak.

Loreak

Landareak oinalde zurkara du; lore horiak; 15-20 mm-ko kaliza, ile luze bigunez estalita, brakteatxoak bezala; hosto osoak, lineal/lantzeolatuak, azpialdean ilupa zurixka dutenak; braktea obatuak, osoak edo ia, puntan kolpetik estutzen direnak.

Loreak

Hostoxkak ia triangeluarrak dira (punta aldea dute alderik zabalena), eta ertz zuzenak dituzte.

Lore-buruxkak

Buruxkak estu-estu eginda daude glomerulu esferikoetan; lore-elkartea braktea baino askoz laburragoa da; zurtoin gogorrak.

Hostoak

Hosto helduak alde bietatik ilegabeak dira eta ertz oxkarduna edo zerraduna dute; pedizeloak, sepaloen kanpoaldea eta estiloak ia ilegabeak dira, eta bai adartxoak eta begiak ere; 2-2.5 cm-ko fruituak.

Loreak
Lorea

Zurtoin emankorrak, gehienetan, adartsuak eta hostotsuak dira; oinaldeko hostoak +- eliptikoak dira, zabalak; fruituaren errezeptakuluak 1,4-2 mm-ko ile latzak ditu; akenioek ez dute guruin-ilerik mokoaren oinaldean; estipulek 3 cm edo gehiagoko luzera izan dezakete.

Lorea

Oinaldeko hostoen albo-lakain pareetako bat, behintzat, ez da txiki-txikia; fruituetan badago karpoforoa; hur helduak 4,5-7 mm luze dira eta ez dira izaten oso latzak.