Mai

Loreak

Gehienetan kapituluetako lore guztiak hodi-itxurakoak dira eta dago ligularik; landareak ez du guruin-ilerik; inbolukruak 8-10 braktea gehigarri ditu, eta bai hauek eta bai braktea nagusiak beltzez orbandurik daude.

Loreak

Periantoak sepalo zuri ikusgarriak ditu, iraunkorrak, (6)8-15 mm-koak, lorezilak baino luzeagoak; sustrai tuberkuludunak, tortzel-itxurakoak; hostoak sasierrosetan daude.

Loreak

Lorexaki trifidoa; zurtoinen zehar-ebakidura hiru angelukoa da.

Argazkirik ez

Kanduak beherantz okertzen dira fruituetan; merikarpo ilauntsuak edo ilupadunak, bizkarraldean leunak edo saretuxeak.

Lorea

Petalo horiak; kalikuluaren lakainak horztunak dira, sepaloak baino handiagoak; loredun zurtoinak herrestariak dira; loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan.

Lore eta hostoak

Hostoek ertz kartilaginosoa dute, uhindua, horztuna edo latz samarra, eta azpialdean papilak izaten dituzte; 1-3(5) * 1-4.5 cm-ko hosto-orria, gehienetan puntazorrotza; 1-5 mm-ko hosto-txortenak, lore-kanduak baino laburragoak; sortaka dauden tuberkuluek osatutako errizoma.

Loreak

Ihi-antzeko zurtoinak; zurtoinen oinaldeko hostoak ezkata orbelkarak dira; loreak urdinxka dira, l-3naka daude muturreko glomeruluetan, eta mintzezko brakteak dituzte.

Argazkirik ez

Tepalo lodiak, marroi ilunak edo beltzezkak muturrean, ± osoak; fruitu ± eseriak; haziek luzetara 6-10 saihets dituzte; lore-elkartea adarkatua izaten da. Fruitua marroi argia da, elipsoidala, eta oinaldean biribila da edo angelu oso leunak ditu; hostoak puntarantz pixkanaka estutzen dira.

Lore eta hostoak

Hosto-ertz eta sepalo ziliodunak.

Lorearen ahoa

Kalizaren barneko mintza kaliza-hodiaren laurdena baino laburragoa da; kalizaren hortzak kalizaren barneko mintza baino gorago estutzen dira; sustrai-hosto larrukarak eta distiratsu samarrak, eliptikoak edo lantza-itxurakoak, puntazorrotzak edo apikulatuak; landareak herrestadarrak ditu.