Mai

Loreak

Antesian kaskoa purpura-beltzezka da osorik, eta 5 mm-tik beherako tepaloak ditu; labeloa 8 mm baino laburragoa da eta purpura-koloreko puntu handi bakanak ditu hondo zurian.

Lorea
Lore eta hostoak

Merikarpoek ile zutituak dituzte; petalo osoak.

Loreak

Kono luzanga/konikoak, apofisi zorrotzekin; 1 xm-tik beherako haziak, hegal garatuarekin; zuhaitz helduek ez dute guardasol itxurako adaburu trinkoa.

Lorea

Inbutu-itxurako koroa zabala, ertzean osoa edo uhinduxea; lerro-itxurako tepaloak; lorezil-harizpi okerrak, luzera desberdinetakoak; hosto linealak, zilindroerdi-formakoak, 2(2.5) mm baino estuagoak.

Fruituak

Hosto distiragabeak, erorkorrak, obatu/lantzeolatuak edo eliptikoak, zorrotzak edo puntaluzeak, ertzean oxkardun/zerrulatuak; kapsulek aurpegi angelutsuak dituzte.

Hostoak

Hostoen gingilek ia orriaren erdia hartzen dute eta ertz zerraduna dute, hortz desberdin askorekin; hosto-txortenak sarritan gorriak dira; loreak hostoekin batera edo geroago irteten dira.

Lorea

Korola urdinak edo bioletak, inoizka albinoak, 10-15 mm-koak; hosto guztiak osoak edo oxkardunak dira; kalizaren beheko ezpainak lantza itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo ile leun bakanak dituzte.

Landarea

Hostoen lakainak obal/eliptikoak dira eta gehienetan hortz gutxi dituzte, punta alderantz elkar-ukitzaileak; alboetako lakainek oinalde simetrikoa edo zertxobait asimetrikoa dute, eta oinaldeko ertzen angelua 90º baino estuagoa dute.