Skip to main content

Atxarre mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

San Pedro baseliza tontorrean | ©inaxio (20070713)
Altuera
312 m
Beste izenak
Atxerre
Zerrenda
Abiapuntuak
Akorda · Kanala
Lurraldea

Mendi txikia izanagatik jende asko erakartzen duen mendia da Atxarre, igoera errazekoa delako eta ikuspegi paregabea eskaintzen duelako Urdaibaiko itxasadarraren gainean. Ohiko abiapuntuak ekialdean dagoen Akorda auzoa eta HMan dagoen Kanala auzoa dira (San Martin ermitatik edo kanpinetik abiatuta). Bi bideak HEko lepoan elkartu eta artadia ebakitzen duen bide zabal eta eroso batean gora eginez heltzen dira tontorrera. Tontorrean karaitzaren gainean eraikitako ermita polit bat dago, San Pedroren izenean, gurutze handi bat, bi buzoi eta itsasadarrera begira egoteko gonbitea egiten duen balkoi ikusgarria. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Marua gertu gelditzen da, baina harako bidean ez dago halako egokitasunik.

Oso gertu (< 1.000 m)

San Pedro eraikina (7 m.) · Santa Maria Engrazia eliza (877 m.) · Akorda auzoa (924 m.) · Marua mendia (998 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Atxarre eta Marua Akordatik abiatuta Akorda 400 m Jose
GR 123 - 3. etapa: Laida - Ispaster Laida 890 m Jose
Akorda baino lehenxeago .. Atxarre Akorda baino lehenxeago Leke
El mirador de la Ría de Gernika Akorda (Ibarrangelu) Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Azaroaren 11·an - 12:19etan·an

    Kaixo, Atxarrea mendi multzoko behekaldean bizi naiz ta azkotan
    igotzen naiz Atxarrera. Izatez mendi modura ez dauka interes handirik
    20 minutuko igoera edo besterik es duelako Ibarrangeluko Akorda auzunetik
    abiatuta; edonork eta edozelako materialarekin igoteko modukoa. Baina
    ikuspegiaren aldetik toki pribilejiatua da. Urdaibai guztia ikusi daitekeelako,
    Gernikaldeko ibaitik hasita Laida hondartzan bukatzen den arte eta itsasaldeko hainbat
    kilometro. Eguraldi onarekin igo behar da bestela ez da ikuspegiaz gozatuko itsasladeko
    lainoak bertan geratzen baitira. Goiz bateko paseo modura hartu daiteke eta asko kantsatu
    gabe. Zaindaria badauka, izatez tontorrean besaliza berritu bat dauka San Pedro zaindariduna
    beno baliogarri izatea espero dut, hurrengorarte

  • account_circle

    Aritz·k bidalia 2002·ko Abuztuaren 27·an - 00:10etan·an

    Batzuetan, mendi txikiak("kolinak") ikuspegi ederrenak erakusten dizue.
    Oso polita benetan.

  • account_circle

    Aldalur·k bidalia 2002·ko Irailaren 14·an - 23:17etan·an

    lehengo astean egon ginen .Bizkaiako mendi ederrenetarikoa da aze ikuspegia:
    izaroko uhartea,bermeo,mundaka,suka-
    rrieta,gernika....

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 2·an - 23:35etan·an

    ikusi dudan biztarik ederrenak daude, batez ere marea behean dagoenena, urdaibaiko erreka benetan espektakularra agertzen da, merea goian dagoenenean polita da baina ez da ainbestekoa

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 14·an - 17:31etan·an

    Biderik ibiliena Ibarrangeluko Akorda auzotik da. (Bide batez, han jaten ondo emon eustien).
    Baina, badira beste bide batzuk:
    Ibarrangeluko Tremoia auzotik, Arteagako Muretagana auzunetik aurrera ikusiko dozu bideseinalea PR-en koloreekin.
    Kanaletik: beste PR bat.Eliza pasa kostalderantza eta ezkerretara, seinalea dago. Bide garbia eta, saria, ikusgarria: lehen erretekoak egozen gailurrean, baina, orain, apurtuta dagozela pentsatzen dot.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Martxoaren 14·an - 20:50etan·an

    Atxarretik Atxurkulura joateko Bizkaiko biraren ILaren seinaleak jarraitu.
    Adi Ibarrengelu-Laida errepidera heltzean, Ibarrangelurantz jarraitu, Erantz, eta ezkerretara, Ira, dagoen lehenengo baserri multzoko bidea hartu, Elantxobeko hilerrirantz,

  • account_circle

    mou·k bidalia 2005·ko Ekainaren 6·an - 10:49etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Atzo izan nintzen bertan eta liluratuta utzi nindien bertako ikuspegiak. Sekulakoak dira eta hori ikusteko pena merezi du. Aurretik Ereñozarren izan nintzen, eta han ere ikuspegia ederra da, baina aurrekaldeko mendiak tapatu egiten dute piska bat, beraz nire irudiko Atxarreko ikuspegia oraindik ederragoa da.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

San Pedro eraikina (7 m.) · Santa Maria Engrazia eliza (877 m.) · Akorda auzoa (924 m.) · Marua mendia (998 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi