Ibilbideak

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2013, abendua 6 - 17:33
Kategoriak Eibar, Elgoibar, Ermua, Markin-Etxebarria
ABIAPUNTUA Urkarregi
Eskema Urkarregi – Kalamua – Garagoiti – Akondia – Usartza – Ixua – Urko – Ermua

GR 123 Bizkaiko Biraren 6. etapa laburra baina menditsua da. 4 tontorretatik igarotzen da. Kalamua (edo Maaxa), Garagoiti, Akondia (edo Arrikurutz) eta Urko, baina ezin daiteke esan etapa gogorra denik, aldaz gorako tarteak ez baitira oso luzeak. Etapa hau kontrako noranzkoan eginez gero gogorragoa izango da, Ermua Urkarregi baino beherago dagoenez goranzko tarte gehiago daudelako, Urkora igoera bereziki. Dena den, Garagoiti eta Akondiako tontorretatik pasatzea ez da beharrezkoa. Mendebaldetik ingura daitezke, gorabehera gutxirekin.

Jose-k sortua, 2013, abendua 1 - 22:02
Kategoriak Berriatua, Markin-Etxebarria, Markina-Xemein, Mendaro, Mutriku, Ondarroa
ABIAPUNTUA Ondarroa
Eskema Ondarroa – Santakrutz – Tontorramendi – Arnoate – Urkarregi

GR 123 Bizkaiko Biraren 5. etapak kostaldetik barnealderantz egiten du, Gipuzkoa eta Bizkaiko muga jarraituz, Ondarroan hasi eta Elgoibar eta Markina lotzen dituen Urkarregi mendatean amaitzen delarik. Mendi tontor batetik igarotzen da etaparen hasieran, Tontorramendi, baina aurrerago ibilbideak altuera handiagoa ere hartzen du, beste tontorrik zapaldu ez arren. Tarte gehienetan pinudietan zehar doa bidea, eta ikuspegi askorik ez du eskaintzen.

Jose-k sortua, 2013, azaroa 9 - 23:49
Kategoriak Berriatua, Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Ondarroa
ABIAPUNTUA Ispaster
Eskema Ispaster – Otoio – Lekeitio – Mendexa – Kalamendi – Asterrika – Ondarroa

GR 123 Bizkaiko Biraren 4. etapak Ispaster, Lekeitio eta Ondarroa lotzen ditu, eta kostaldeko azkena da, hurrengo etapetan barnealderantz egiten baita. Ibilaldiaren hasieran Otoio menditik igarotzen da, eta amaiera partean Kalamendi igotzeko aukera dago. Nahiko etapa xamurra da, ez baitu gorabehera askorik eta bide zuzena jarraitzea nahiko erraza baita. Tarte askotan marka zuri-gorriak daude, baina denak ez dira Bizkaiko Birarenak, zati batzuk GR 38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidearekin partekatzen baitira.

Jose-k sortua, 2013, azaroa 2 - 08:18
Kategoriak Ea, Elantxobe, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Ispaster
ABIAPUNTUA Laida
Eskema Laidako kanpina – Atxarre – Atxurkulu – Ogoñoko talaia – Natxitua – Ea – Bedarona – Ispaster

GR 123 Bizkaiko Biraren 3. etapa Laidatik Ispasterrera bitartean luzatzen da, eta bi zati oso ezberdin ditu. Lehenengoa menditarra da, Atxarre eta Atxurkulu tontorretara igotzen delarik. Bigarrenean aldiz errepidea da nagusi. Hori dela eta, nahiko etapa xamurra da.

Jose-k sortua, 2013, azaroa 1 - 11:16
Kategoriak Arrigorriaga
ABIAPUNTUA Ollargan-Montefuerte parkea
Eskema Ollargan-Montefuerte parkea – Andikogana – Malmasin – Andikogana – Ollargan-Montefuerte parkea

Bilbo eta Basauri artean kokatutako mendi apala da Malmasin, Arrigorriagako lurretan kokatuta badago ere. Ibilaldi labur bat egin nahi duenarentzat egokia.
Ibilbide ezberdinak eskaintzen ditu. Orri honetan jaso dena Ollargan-Montefuerte parketik abiatzen da, eta igotzeko eta jaisteko bide ezberdinak jarraitzen ditu, biak bide erosoetan zehar. Zailtasun bakarra Andikogana lepotik Malmasineko tontorrera iristeko aldapa pikoan dago. Malda gehieneko lerroa jarraituz igo daiteke, baina aldapa leunagoko bideak ere aurki daitezke, ibilaldi honetan beherakoan jarraitu zena esate baterako.

JAG-k sortua, 2013, urria 8 - 00:03
ABIAPUNTUA Buiagoiti auzoa (Bilbao)
Eskema Buiagoiti-Malmasin-Buiagoiti

Bilboko Zamakola kale luzearen azkenerantz, biribilgunean eskumatara, Ollargan parkera joaten da. Aurrera jarraitu eta Donostiarako autobidearen azpitik igarotzen da errepidea. Gorantz doa, Gasteizko autobidea eskuman paralelo, autobidearen gaineko zubira heldu arte. Zubitik autobidearen beste aldera igaro barik, ezkerretara Buiagoiti auzorako errepidetxoa hasten da (seinalea, Buiagoiti auzoa), bidegurutzean bertan dago aparkatzeko lekua (150 m altu).

zuriain-k sortua, 2013, iraila 18 - 12:14
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Arangoitiko errepidea

Beste txango bat Arbaingo arroilaren ekialdera. Ikuspegi ezin ederragoak gailurretik.

zuriain-k sortua, 2013, iraila 18 - 12:12
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Arangoitiko errepetidorera doan errepidexka

Bigozaritik Arangoitiko errepetidorera doan errepidexka baliatuko dugu Arbaiungo arroilaren paraje ezezagun samar batzuk ezagutzeko. Kontuz ehiza garaian.

inaxio-k sortua, 2013, abuztua 14 - 14:37
Kategoriak Bizkaia, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Udala (Arrasate)
Eskema Udala - Udalatx gandorra - Besaide iturria - Udala

Udala aldeko igoera tipikoa, aldapa pikoan gora. Gandorraren zeharkaldia eginez Besaide aldera jaisten da, gero Hegoaldeko isurialdea zeharkatuz itzultzeko.

Igoera gogorra da, sigi-saga eginez artadian barrena lehendabizi, agerian gero, gandorrera heldu arte. Jende asko badabil, erne ibili beharra dago ibiltariek amildutako harriekin, harri ugari baita bidean. Eta euria bada, erne loia eta boten igurtziarekin leundutako harriekin.

Gandorrean arreta jarri beharra dago arrastoa galdu gabe; eta lainoa bada, zer esanik ez, tontorra amildegiz inguratuta baitago.

inaxio-k sortua, 2013, abuztua 12 - 21:59
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Irunberriko arroileko aparkalekua
Eskema Irunberri - Liedena - Irunberriko Arroila - Usun - Domeño - Irunberri

Ibilbide honek arroileko harreran banatzen duten eskupaper batean jasotako bi MTB ibilbide egiten ditu, bata bestearen ondotik: BTT1 eta BTT2 izenarekin ageri dira.