Urregarai / Igotz

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 704 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.538130, Y.4792090
WGS84 43.278794 N, -2.531365 E.
Abiapuntuak Aulesti, Markina.
Gertu Santa Eufemia ermita, Bedartzandi mendia, San Martin ermita, San Kosme eta San Damian ermita.
Lurraldeak Bizkaia.
Kategoriak EHMK.
images
Urregarai / Igotz
Tontorra ©Enezubi

Mendi polita, harkaiztsua tontorrean, baina igotzeko eskilara eta guzti tontorrean bertan dagoen ermita txikia dela eta. Mandaeuliek jan gintuzten ia-ia.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

**

***

***

Vídeo de las vistas desde la cima

http://youtu.be/QP9AE3X48BY

Istripua itzuleran

Hiru hilabete baino gehiago geldituta egon eta gero, asteburu lasaia apribetxatuz eginiko txango erraza, baina sorpresaz betea.
Markina abiapuntu, bide erraz baina gogor batek eraman gaitu gandorreruntz, istripua ikusi arte: mottoran zihoan lagun baten erorkera nahiko larria. Segapotoa erabiliaz, ordu erdian iritsi da ambulantzia eta Ertzaintzaren bi kotxe. Ezkerreko hankan zuen mina, 3-4 hilabeteko geldialdia espero dezake gutxienez. Behin lepoan, ezkerrera jo dugu eta Santa Eufemiako ermitara iristeko eskailerak kontatu ditugu: 223 totalera, Tito Pueyok esandakoa baino 1 gehiago.
Totalera 2 ordu eta laurden.

Urregarai, Bedartzandi beste aukera bat

Tito Pueyoren igoera osatzeko edota beste aukera bat.

Titok ibilbidean aipatzen duen lehen baserrian hego ekialderantz, eta 8 minutura dagoen tontorrera jo daiteke, parkatu, baina ez naiz bere izenaz gogoratzen. Bertatik tontorrez, mendebalderantz Urregarairaino hel zaitezkete.
Ipar-mendebaldean Bedartzandi izango dugu. Tontor hau eginez gero mendebalderantz joz eta tontorrez tontor aurreko lehen baseria baino beheraxeago hel zaitezkete, jadanik Markinara bueltan.

Beste aukera bat.

Titok aipatzen duen bigarren baserritik eta mendebalderantz, marka txuri-horiak jarraituz, Urregaraira jo dezakegu zuzenean. Bide hau gomendagarriagoa iruditzen zait, gurdibidea da hasieran eta ostean bide zidorra, et honek ibilera arintzen digu porlana alde batera uzteko aukera ematen baitigu.