Skip to main content

Alen herria .. Alen ibilbidea

BatenBat·k

2004/04/12 - 00:00

Abiapuntua
Alen herria
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Aspaldiko Bizkaiko meategien historiarekin topo egin gura ezkero aukera ederra!

Las Muñecas-en utzi kotxea eta hegoalderantz doan pista hartu -jadanik meatzaren trenbide zaharraren historia zapaltzen hasiak izango zarete-. Bidean tunel batekin topo egingo duzue, aurrera egin. Bizkaiko biraren seinaleak lagun izango dituzue -txuri-gorriak- bidearen zati handi batean. Pista nagusia jarraitu, berari esker Alen herrira helduko zarete. Herrian meatzarien etxeak, frontoitxoa, eliza... aurkituko dituzue, eta batez ere lurra ondo baino hobeto astinduta.

Herritik aurrera egin dakarzuen pista beretik, hegoalderantz.

Herrira sartzean konturatuko zarete errepidea dagoela bertaraino Sopuerta eta Artzentales artean dagoen Las Barrietas-etik gora, hauxe izan daiteke bertoraino hurbiltzeko beste aukera bat.

Beraz, herria zeharkatu hegorantz.

Denbora osoan Alen mendia mendebaldera dugu.

Pista amaieran ipar-ekialderantz jo, aldazgora, etengabe, zain izango dugu tontorra, eta ikuspegia zoragarria: Sopuerta udalerria, Turtzioz, Artzentales; Mayor, Gurutzea, Eretza, Ubieta, Kolitza, Armañon, Jorrios, Las Nieves, Betaio, Ventoso... tontorrak. Eta batez ere, gure arbasoen izerdiaren usaina.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi