Skip to main content

Artaun .. Leungana ibilbidea

BatenBat·k

2005/04/25 - 00:00

Abiapuntua
Artaun
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Aramotz ingurua ezagutzeko bere osotasunean atera ginen aurreko larunbatean.

Artaunetik abiatu ginen IMrantz. Hegoaldera geneuzkan Urragikoatxa, Illunbe, Bargondia... tontorrak. Mendebalde-mendebaldera heldu ginenean 50´minutuan Igorre geure hankapean ikusten genuen, eta geure begien aurrean Mandoia, Upo, Artanda, Apario, Untzueta, Kamaraka..., mendi batzuk aipatze arren, aspaldiko partez eguraldi lagun eta hego haizea genuenez Ason gaineko tontorrak bistan genituen.

Toki horretatik Ekialderako norabidea hartu genuen Aramotz zeharkatzeko asmotan. Bidean Belatxikieta, Urtemondo, Gainzorrotz, Azkurrumendi geneuzkan eta ekialdeko muturrean Leungane. Mugarra handia hurrengo baterako utzi genuen.

Ekialderako norabide horretan Gantzabal, Bizkargi, Sollube, Atxerreko San Pedro, Iluntzar, Oiz, Erlo, Udala besteak beste gure ezkerretara, eta Ibaizabalen bailara osoa bere luze zabalean Abraraino.

Leungane izan genuen irteera honetako azken tontorra. Bertara heldu ginenean, han agertu zitzaizkigun Errieltabaso, Untzillaitz, Anboto, Aldamin, Saldropo gaina... Ordurako sei ordu generaman Artaunetik abiatu ginenetik.

Buelta hartu HMrantz eta abiapuntura berriro, Artaunera.

Ingurune karstiko horrek aukera paregabea ematen du Bizkaia aldeko tontorrak bueltan-bueltan begien eskura izateko. Bertako paisaia zoragarria da, berezko landaredia gailentzen ari da eta pinadiak desagertzen.

Anima zaitezte bertatik bertara dugun leku itzel hau ezagutzera!!

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi