Skip to main content

Urkiola .. Errialtabaso ibilbidea

Oskar_Garcia·k

2005/04/28 - 00:00

Abiapuntua
Urkiola
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Urkiolako mendatean dagoen jatetxetik abiatuko gara oraingo hontan. Porlanezko pista hartu eta lehenengo bidegurutzean eskumara jarraitu. Hemen marka txurigorriak ikusiko ditugu. Pista jarraitu eta berehala Saibi mendiko gurutzea gure aurrean ikusiko dugu. Saibi mendira heltzea erreza da, bidegurutzeetan ez dago inolako galtzeko arriskurik norabide zuzenean joateko poste asko daudelako. 30 minuturen ostean gurutzean egongo gara. Sekulako bistak daude hemen, Urkiola parke naturaleko mendi guztiak ikus ditzakegu.

Hesira hurbildu eta jaisten hasi. Berehala pista batekin topatuko gara. Nahi bada pista jarraitu dezakegu edo hesi ondotik jaisten jarraitu dezakegu. Hesitik bagoaz pista berberakin topo egingo dugu 2 minutu geroago. Pista hartu eta jarraitu Iturriotzeko leporaino. Hemen bidegurutze bat dago. Guk ikusten den txabolara joango gara.

Txabola honetan (Iturriotzeko txabola) bideari jarraitu eta bi minututan poste bat aurkituko dugu. Honek bidea ondo jarraitzen lagunduko digu. Arrietabaso eta Mugarra jartzen du. Xenda hartu eta errekatxo batera jeitsi. Gurutzatu eta xenda jarraitu. Marka horitxuriak agertuko dira non-nahi. Pinudi batean sartu. Markak jarraitu xendan zehar beste bidegurutze bat arte. Hemen beste poste batian Arrietabaso 25\' jartzen du.

Igotzea besterik ez degu falta. Hasieran marka horitxuriak lagun izango ditugu. Hauek desagertzean lasai!!!!!!! Kriston harripiluak ikusten hasiko gera. Hauei ezker pixkanaka igotzen joango gara harkaitzetan sartzen hasten garen une berberean. Xenda ez da oso ondo ikusten baina ez dago galtzeko arriskurik.

Tontorra ez da oso ondo ikusten, zuhaitz eta arroka artean dago. Baina somatzen da puntu altuenean zaudela xenda jaisten hasten den unean. Tontorreko ikuspegia ez da oso aparta, baina igotzeko bidea oso polita da. Jeitsiera leku berdinetik egingo dugu.

MENDIA: Errialtabaso 1018m.

ABIAPUNTUA: Urkiola, 710m.

IGOERA: 1:45.

JEITSIERA: 1:40.

ZAILTASUNA: Ez da oso gogorra baina norabidea ondo eramatea ezinbestekoa da.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi