Larrabetzu .. Arrizurigana

berg-k sortua, 2005, uztaila 26 - 00:00
Zailtasuna Erraza
Lurraldea Bizkaia
ABIAPUNTUA Larrabetzu
Lotuta »Arrizuriaga (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena1:00 - 1:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Eragospenik handiena da ezin dela Transporte publikoan joan, zeren errepide asfaltutakotik denbora luzean ibili behar delako. Ni Larrabetzuko Plazatik irtenda azalduko dut bidea.
Plazan zaudela Morgaruntz irten behar da, metro gutxira zubi baten gainetik pasetzean eskuinera hartzen dugu eta etxe hartetik bide hau jarraitzen dugu errepide berriaren azpitik pasatu harte. Hemen eskuinera giratu ta jarraian ezkerrera, "ese" bat egiten. Bidea hartu eta gero hau jarraitu behar da azken baserriraino. Erditik txaletak baserriak eta zubi bat pasetuko dugu.
Azken baserrira heltzean bidea bukatu egiten da eta orain eskumera hartzen dugu landen hartetik gora. Bidea oso ondo markatuta dago, hasieran zabala da eta hiru edo lau ate pasatu behar ditugu. Gero bidexka bat bihurtzen da baina ez dago galtzerik. Pinudian sartu orduko "valla" bat salto behar da. Honen ostean bidexka jarraitu besterik ez da gelditzen. Baina zur egon behar da gurutzera heltzeko eskuinerantz hartu behar delako bidegurutze baten. Ez dago ezer markatuta baina bidegurutzea nahiko zapalduta dago.
Beno espero dut gailurrera heltzea.