Skip to main content

Barakaldotik (Cruces-Gurutzeta auzotik) Eretzaraino ibilbidea

David·k

2006/02/27 - 22:29

Abiapuntua
Barakaldo (Gurutzeta-Cruces)
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Gurutzeta auzoa(Barakaldo)- Saratxo auzoa (Güeñes)
Iraupena
ordu 1 15 minutu
Ibilbide mota
Mendiko bizikletaz
Lurraldea

Ibilbide honek Eretzaraino eramango gaitu Barakaldotik, Saratxotik igarota, baina nik bakarrik azalduko dizuet nola heltzen den Gurutzetzatik Saratxoraino, Saratxotik Eretzaraino jadanik azalduta dagoelako web honetan.

Nik txirrindularekin egin dut bidea, eta Saratxora heltzeak, gutxi gora-behera ordu bat eta laurden eramango gaitu (lasaitasunez).

Nahi izanez gero, Gurutzetan, galde dezakegu Santa Agueda (Agate deuna) Baselizara eramaten gaituen bideaz, hasieran bide honi jarraituko diogu eta.

Behin Gurutzetan izanda, ospitalearen ondoan (metroz joan zaitezkete Gurutzetara) dagoen zubia abiapuntu hartuko dugu (zubiak, autopista behean uzten du). Ospitaletik zubia pasatu eta biribilgune txiki bat dago; hantze, eskerrerantz joko dugu, aldapa gogor batetik. Aldapa pasa eta gero eskuinean beste errepidea hazten da: hartu (beste aldapa gogorra da).

Aldapan, goian, bihurgune bat dago eskumarantz; hala ere hobe da zuzen joan aldapan goian agertuko den bidetik (bide biek leku berbereraino eramango gaituzte, baina azken hau zuzenagoa da).

Horrela, goian dagoen institutua (Instituto de Higiene en el Trabajo) eskuman utziko dugu.

Asfaltotako bideari jarraituz, lehenengo, etxe multzo bat igaroko dugu, geroago, eskuman garagardotegi txiki bat, eta orduan, eskumatik datorren beste bide nagusiarekin topo egingo dugu (lehen utzi duguna). Orduan, biak elkartzen diren lekuan iturri bat dago. Gurutze bat topatuko dugu han bertan eta ezkerrera joko dugu, maldan gora.

Horrela jarraituz, 2 minututan (txirrindularekin), segidan, beste 2 aldapa txiki baina oso gogorrak pasatuko dugu (handik, baseliza ikus dezakegu baserri baten ondoan)

Bigarren aldapa gogor hau pasa eta gero, eskuinean zementuzko bidea hasten da. Hemendik da. Orain hasten da gogorrena, baina ikuspegiak itzelak dira (Santurtzi, Getxo, Bizkaiko zubia ere arreta ipiniz gero... Barakaldo, Argalario mendia, Errekatxo auzoa bere urtegiekin... )

Zementuzko bidea amaitzen denean bidea lurrezkoa (harriekin) (batzuetan lokatzazkoa) da eta zabala. Ezin zara galdu: jarraitu bideari.

Bideari jarraituz, (15 minutu txirrindulaz) zelaigune batean, mendiko seinale batzuk ikusi eta gero, bat-batean tontor txikia agertuko da aurrean, goian Gurutze zuri handia duenak: honi Humilladero deritzo.

Jaitsi behar dugu eta gurutzea daukan mendiaren ondoan dagoen bideak gorantz jarraitzen du.

Bide honetatik joan behar da; aldapan gora "Peñas Blancas" igaroko dugu. Eskuman Errekatxo (El Regato) ikusiko dugu behean. Aldapa amaitu eta gero joan zuzen eta ez hartu eskerrean dagoen bidea.

Aldapa pasata, norbait agertzen bada, eta egarri bazaudete galde iezaiozue "Iturri-Ona" ri buruz (edo Fuente del Roble); bidetik gertu, baino kanpo dagoelako eta hemen zaila da azaltzea non dagoen. Eskerrean abereentzako iturria prestatuta dago, eta hurrengo bihurgunean eskuinean, bidezidor txiki bat agertu behar da oinez jaisteko haritz baten ondoan dagoen iturriraino.

Behera doan bide honi jarraituz, bat-batean mendiko etxe txiki bat ikusiko dugu (behientzako leku atonduta da hau) eta berriro ere zementuzko bidea harrapatuko dugu. Leku honi Corral de la Vacuna deritzo.

Hemen, Saratxo 5 minututara dago ezkerreko bidetik. Eskumako bidetik Castañosera eta Errekatxora (Barakaldo) edo Zugaztietara (La Arboleda) heltzen da (txirrindulaz ordu erdi bat Zugaztietara).

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi