Skip to main content

Agirreko Andra Mari ermita

inaxio·k

2011/04/28 - 14:58

Agirreko Andra Mari ermita | ©Jose (20120316)
Mota
Beste izenak
Edurretako Birjina
Lurraldea
Iraupen egoera
Ona

Bertan dagoen panel batek honela dio:

"ANDRA MARI

Baseleiza-santutegi hau aldapa leunetako eremu estrategiko batean dago; hortik Gorliz, Plentzia, Butroe ibai eta itsasoko esparru zabalak ikusi daitekez. Baseleiza honek Agirre Andra Mariren eta Edurretako Birjinaren izenpeko bikotxa dauka.

Kokapen pribilegiatu hau eukita, ez da harritzekoa antxina-antxinatik itsasargi modura erabili izana eta Arrantzaleen San Pedro Kofradiaren bilgune modura be.

Hainbat autoreren eretxiz, Bizkaian eregitako lehenengo baselizetariko bat da eta Butroeko oinetxeari lotuta dago. Antxina parrokia izan zan eta hilerria nahiz bateo-harria eukazan. Historian barrena, baseleiza hontan barrikuntza eta konponketa ugari egin dira; gaur egungo eraikina XIX.mendearen erdialdeko da.

Barrualdean protagonismo guztia Umea daukan Birjineak hartzen dau.

Andra Marik, tradizinoz, onarpen handi-handia euki dau Gorlizko eta eskualdeo herritarren artean; honeek erromeria eta prozesino asko be asko egiten ezan dabez Birjinearen jagotza eta babesa jadetsi guran.

Andra Mari egunean, abuztuaren 5ean, gaur egunean be jai alaitsuak ospatzen jarraitzen dabe; ekitaldi ugari dagoz eta horreen artean paella txapelketea azpimarratu beharra dago."

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Agirre-Areantza-Guzurmendi auzoa (421 m.) · Kristo Santua santutxua (450 m.) · Plentzia udalerri-burua (470 m.) · Txipio auzoa (752 m.) · Gandia auzoa (900 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi