Skip to main content

Eretzaren mendebaldeko malda belartsua ibilbidea

Jose·k

2018/12/28 - 11:02

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Arbori lepoa
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
475 m
Eskema
Arbori lepoa – La Berenilla aterpea – Eretza
Luzera
5.40 km
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Lurraldea

Mendi ezaguna da Eretza. Trianoko Mendien artean garaiena izan arren, inguruan badira erraz gainditzen duten tontorrak. Baina asko nabarmentzen da, eta tontorreko malkarrek izaera berezia ematen diote, urrunetik erraz antzematen delarik.

Ibilbide honek PR BI 107aren marka zuri-horiak jarraitzen ditu. Eta bestela ere ez legoke arazorik, bidea oso nabarmena eta garbia baita. Ibilbide laburra da, baina aldapatsu xamarra, Eretzaren alde leunetik igo arren, ekialdeko suebakitik igotzen den bidea are aldapatsuagoa baita.

Eretza eta Luxar bereizten dituen Arbori lepoa da ibilbide honen abiapuntua. Gueñes eta Galdames lotzen dituen Umaran mendatea baino kilometro inguru Gueñes aldera, bihurgune batetik porlanezko bide bat abiatzen da. Amabizkargoikoa auzunea zeharkatu ondoren, bide hau bitan banatzen denean, eskuinekoa hartu behar da, eta San Kosme eta San Damian ermitara doan bidea alde batera utzita, Arbori lepora iristen da laster.

Bide asko elkartzen dira Arbori lepoan. Iparralderantz maldan gora abiatzen den bidetik metro batzuk egin ondoren, eskuinerantz lurrezko bide bat irteten da. PR BI 107 ibilbidearen seinale bat dago bertan (2018ko abendua). Hortik jo behar da marka zuri-horiak jarraituz. Hasieran maldan behera egiten du zertxobait, baina langa bat gainditu eta maldan gora hasten da laster, sigi-saga zabal batzuk osatuz.

Zabalgune batera irteten da, La Berenilla aterpetik gertu. Iturri bat eta mahai batzuk daude aterpearen inguruko zelaigunean.

Ekialderantz jarraitu behar da, belardi aldapatsuan gora, eskuineko pinudiaren ertzetik aurrena, eta bi pinudiren artetik gero aldapa leuntzen denean. Zertxobait aurrerago, berriz ere aldapa gogortzen da, beti malda belartsua jarraituz, eta nekez bada ere, laster iristen da Eretzako tontorrera.

Ikuspegi ederra eskaintzen du tontorrak, alde guztietara trabarik gabe.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Eretza.gpx 34.39 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi