Skip to main content

Etxaguen-Mairulegorreta-Gorbeia ibilbidea

Xabiaram·k

2019/04/07 - 09:35

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Etxaguen
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1000 m
Eskema
Etxaguen-Harrobiak-Mairulegorreta-Dulau Atxa-Aldamin-Gorbeia-Egillolarra-Harrobiak-Etxaguen
Luzera
21.00 km
Iraupena
8 ordu
Lurraldea

Egun pasako mendi ibilbide ederra Gorbeiako Parke Naturalean.

Hasiera puntua Etxaguen herria, Zigoitia udalerrian, hemendik Oketa mendira aldera doan bidea hartzen dugu baina gora jarraitu beharrean zeharkako bidea hartzen dugu Gorbeiako urtegiak eta Harrobiak aldera, ordubeteko bidea hariztian barrena bide garbian.

Harrobiak-tik aurrea Artzegi eta Maiurlegorreta haitzuloetara doan senda hartzen dugu, hau ere senda garbia da eta pagadi zoragarri batean barna egiten da, paraje oso polita da eta leize zulo hauek ere ikusgarriak dira.

Hemendik aurrera Gorbeiako larreetara heltzen gara, eta mendi tontorrak agerian jartzen zaizkigu, nik 4 tontorrak igo nituen bata bestearen atzetik, Dulau Atxa (1152m), Mairuen Haitza (1288m), Aldamin (1376m) eta Gorbeia (1482m). 4 orduko igoera lasai hartuz.

Behin gainean atsedenaldi bat hartu eta zerbait jateko parada egokia.

Ondoren jeitsierari ekin behar, Egillolarrako bidea hartu behar da Arroriano mendiaren ondotik doana.

Ordu pare bateko jeitsiera, lehen ordua malda handi samarrean pagadian zehar Harrobiak aldera iritsi arte, bide garbian. Bigarren ordua joanekoan hartu dugun hariztiko bidea Harrobiak aldetik Etxaguen herriraino.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi