Skip to main content

Mendibil mendia

Jose·k

2020/10/04 - 19:37

Mendibil Zugaztietako parketik ikusita
©Jose (20221101)
Altuera
549 m
Zerrenda
Mendialdea
Lurraldea

Grumeran mendikateko tontor bat da Mendibil, Ganeran eta Eretza artean lerrokatzen diren tontor garaienengandik iparralderantz bereizten den bizkarreko tontorrik garaiena.

Mendizale askok Argalario bezala ezagutzen du, baina izen hori ekialderago dagoen tontor apalagoari dagokio.
Telekomunikazio antena handi batek hartzen du ia erabat bere tontorra. Txartelontzia hego-mendebaldeko ertzean altxatzen diren haitzen gainean dago.

XIX. eta XX. mendeetan zehar inguru hauetan ustiatu ziren mehatzeek paisaia erabat aldatu zuten. Lan horiek gelditu eta urte batzuk pasa diren honetan, natura inguru guztia berreskuratzen ari da poliki-poliki. Baina oraindik ere oso nabariak dira mehatzeek utzitako aztarnak, eta ikuspegi berezia ematen diete mendi hauei.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Grumerango tontorrak mendi bizikletaz Bizkaia Zubia 1300 m Jose

Komentarioak

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2020·ko Urriaren 4·an - 19:39etan·an

    2013an argitaratu zen Euskal Herriko Mendien Katalogoan sartu zuten Mendibil, ordura arte zerrendan egon zen <a href="/mendi/Argalario">Argalarioren</a> ordez. 2014ko aldaketen txosteneko oharra:
    "<cite>Gailurrean errepikatze estazio eskerga dagoen arren, mendilerro horretako gailurrik altuena katalogatzea erabaki da, Argalario apalagoaren ordez. Mendiaren punturik gorena buzoitik eta aipatutako errepikatze estazioko hesitik hur dauden harkaitz batzuetan dago. MTN25 mapak ez duenez Mendibil mendiko puntu hori akotatzen, garaiera Bizkaiko Foru Aldundiko 1:5000 eskalako kartografiatik jaso da (gutxi gorabeherakoa).
    A pesar de tener en su cima una estación repetidora enorme, se decide catalogar la cima más elevada de esa sierra, en vez del más modesto Argalario. La cúspide del monte se halla en unas rocas próximas al buzón y a la valla de la citada estación repetidora. Dado que el MTN25 no acota este punto de Mendibil, se toma la altitud de la cartografía a escala 1:5000 de la Diputación Foral de Bizkaia (por aproximación).</cite>"

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi