Egurtegi mendia

inaxio·k

2022/11/20 - 20:58

Egurtegi tontorra
Egurtegi tontorra ©inaxio (20220815)
8 klik
Altuera:1.321 m
Beste izenak: Egurtoki
Mota:Mendia
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
  • Amezketa
  • Azkarate
  • Guardetxea
  • Gaintza
Lurraldea:Gipuzkoa

Beoain mendiaren mendebaldeko hegian nabarmentzen den tontor txikia da Egurtegi, Urgoiti bezala, Malloen ertzetik bereizita baina Arritzaga aldetik harro xamar ikusten dena. Ikuspegi zabala eskaintzen du bere tontorretik bestela ere oso soila den Aralarko alde horretan. Bada tontorrean txartelontzia, Urgoiti dela dioena, baina zerbitzu kartografikoen toponimian Egurtegi (b5m) eta Egurtoki (Eusko Jaurlaritza) bezala ageri da. Nolanahi Aralar aldeko larre ederretara igotzeko beste aitzakia egoki bat baino ez da, ez dio horrenbeste ajola zein duen izena. Ez du batere zailtasunik, baina bideak luze xamarrak dira nonahitik abiatuta ere. Gogoan hartu ingurura gerturatzen zareten hurrengorako.

Komentariorik ez..

Near targets

Beoain mendia (404 m.ra) · AINTZIRIKO ORDEKA 4 harrespila (539 m.ra) · URGOITI etxola hondoa (570 m.ra) · AINTZIRIKO ORDEKA 3 tumulua (587 m.ra) · AINTZIRIKO ORDEKA 2 tumulua (595 m.ra) · Aintziriko Ordeka harrespila (626 m.ra) · Urgoiti mendia (787 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints