U - Urria

Horrela esaten zaie leku gutxitan bizi diren eta, horrez gainera, ugari ez diren landareei. Zentzunez, kategoria honetan sartuko ditugu ez arruntak eta ez bakanak ez diren landareak.

Phyteuma pyrenaicum, Landarbaso aldean

Loreak galburu zilindriko edo luzanga/oboidean daude; oinaldeko hostoen orria oinaldean bihotz-itxurakoa da.

Loreak

Hosto txorten estua, orria baino luzeagoa gehienetan; orri erdizirkularra, oinaldean bihotz-itxurakoa edo moztua, bi aldeetan ileak dituena, alde bakoitzean 7 hortz baino gehiago izan ohi dituena; landare sendoa, gehienetan 20 cm-tik gorakoa.

Loreak

Labeloak hiru gingil luze ditu, erdikoa luzeagoa, muxarradura zorrotzak ditu, eta apaindura erdi-erdian dauka; oinaldeko hostoak obatuak edo obalak dira, landare garatuetan behinik behin.

Lorea

Lore arrosak edo moreak; obulutegi ilaundunak; epikilo zorrotza.

Loreak

Hosto 2-3 pinatisektuak, 3-15 cm luze; korolak 6-8 mm luze dira eta ez dute estaminodiorik edo txiki-txikia dute; pedizeloek guruin pedizelodunak dituzte.

Loreak eta hostoak

Hosto gazteek ile luze zuzenak dituzte; fruitu ilaundunak; mulu laxoa; adar nagusia luzea da.

Loreak

Labeloa 13-16 mm luze da, zehar-ebakiduran ganbila, ez oso iluna, eta ertzean hori-berdexka; petalo angeluzuzenak, lauak; espekulua pixkanaka desegiten da lorearen eztarriraino heldu gabe; lore deflexuak.

Loreak