Jun

Loreak

Korolak 20-30 mm luze dira; goiko hostoak lore-elkartea baino askoz beherago daude; beheko hostoak moztuak edo alabarda-itxurakoak dira.

Argazkirik ez

Korolak 3-6 mm luze dira, horiek edo zurixkak, eta eztarrian ezkata-antzeko 5 zorrotxo dituzte; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak.

Argazkirik ez

Hostoak eta zurtoinen hegalak zurixkak dira, zelula bakarreko ile luzeek osatutako janzki amaraunkara daukatelako, hosto-azpietan nerbio-sarea osorik edo zati batean estaltzen duena; braktea subulatuak, 1,5-3 mm zabal oinaldean, guruingabeak edo guruin gutxikoak.

Lorea

Purpura-koloreko loreak; brakteen luzakinaren muturreko arantza gehienez 3 mm luze da, eta muturraren ertzak oso ilunak dira, marroi beltzezkak.

Lorea

Muturreko arantza oso sendoa da, nakar-kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira; hostoak ez dira dekurrenteak; ez dago kardilaunik; purpura koloreko loreak.

Loreak

Hostoxkak ez dira mamitsuak, hortzak ia oinalderaino dituzte eta nerbio oso nabarmenak dituzte; adabetarteak ile guruindun eta guruingabez osatutako ilupa dute eta ez dira ez zurixkak ez kotoidunak; 12-19 mm-ko loreak.

Lore eta hostoak

Landare bizikorrak eta maiz arantzadunak; estandarte iledunak.

Loreak

Braktea obatuak, gehienetan purpurakarak, belarkarak; korola arrosak, inoizka zuriak.

Loreak

Kordotxak 1-2 atal ditu, akumen luzean bukatuak, eta bat, behintat, ginbaila baino luzeagoa; lore-elkarteak sarritan baditu bulbiloak.