Jun

Loreak

Hostoak osoak dira edo pixka bat gingildunak; hostoen arantzak ertzetan etzanda daude eta meheak dira, doi-doi ziztagarriak, 10 mm baino laburragoak.

Loreak

Beheko hostoak gingildunak/pinatifidoak dira, eta izar-itxurako ilez osatutako ilupa zurixka edo horixka daukate; pedizeloak kaliza baino laburragoak dira; lorezil-harizpien ile guztiak luzera berekoak dira.

Loreak

Lore urdin, arrosa edo zuriak; 10-16(20) mm-ko albo-sepaloak, erronbiko/eliptikoak; (10)12-22 mm-ko ezproia; 14-22 mm-ko folikuluak.

Lorea

Hosto obobatuak, 4 cm baino zabalagoak; korola purpura edo arrexka, 1,5 cm baino luzeagoa; baia esferikoa, beltza, gereziaren tamainakoa; landare tentea, ez igokaria.

Lorea

Hostoak zurtoinean zehar sakabanaturik daude zurtoin puntaraino.

Loreak

Hosto osoak edo horztunak, gehienetan bihurriak; akenikoak 10-22 mm luze dira, eta saihets latzak dituzte, helduaroan ia beltzak.

Loreak

Hosto eta braktea zerradunak, koska zurrunekin; goiko hostoek oinalde zabala dute; 4-6 mm-ko kapsulak; 3-4 mm-ko haziak.

Loreak

Korolaren goiko ezpaina hortzik gabeko moko luzean amaitzen da; lore elkarte trinko eta laburra.

Loreak

Hostoen orria zatitua da, sartune +- sakonekin, edo bestela 2,5 cm baino estuagoa da; korola txikiagoak, 6-15 mm-koak. Hosto azpiak latzak eta distiragabeak dira eta ileak dituzte nerbio guztietan, eta batzuetan baita azalean ere; hostoak obatu/lantzeolatuak edo luzangak dira, gehienez 4 cm zabal; 10-15 mm-ko korola, kaliza baino askoz luzeagoa, normalean urdin argia; landarea ez izaten 40 cm baino garaiagoa.

Loreak

Kapitulu asko daude, korinbo trinkoetan elkartuta; hosto eliptikoak, edo luzanga/lantzeolatuak eta zabalak; ez dago ligularik edo hutsaren hurrengoak dira.