|
Ibilbideak
Xabiaram-k sortua, 2020, urria 27 - 17:02
Kategoriak |
Legazpi, Zegama, Zerain |
ABIAPUNTUA |
Brinkola |
Eskema |
Brinkola-Oazurtza-ANDREAITZ (1432m)-Urdajamentu-Aizkolaundi-Zulagaizto-Adarraitz-Artzanburu-Arriurdin-Intzuzaetako Lepoa-Arripillata-Brinkola |
(2018-04-22) Egun osoko mendi ibilaldia Urola ibaiaren iturburuko mendizerran.
Ibilbidea Brinkolako trenbidean abiatzen da eta Oazurtzako mendirako bidea jarraitzen dugu igoera lasaian, hemendik Andraitzerako bidea hartzen dugu Mearreko Pasabidetik. Tarte honetan igoera gogorragoa da baina baita gozagarriagoa ere pagadi baso eta harkaiztegi ondotik.
Behin Andraitzeko tontorra zapalduta, Artzanburu arteko mendizerrako tontor txikiago guztiak zapaltzen joango gara, Aizkolandi, Zulagaizto, etab.
Artzanburu aldera iritsita, atseden bat hartu eta zerbait jateko unea da.
Xabiaram-k sortua, 2020, urria 11 - 11:06
Kategoriak |
Abaurrepea |
ABIAPUNTUA |
Abaurrepea |
Eskema |
Abaurrepea-Asketaldea leizea-Bizkailuze-BAIGURA-Aezkoargain lepoa-Abaurrepea |
(2020-08-14) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineo inguruan.
3 orduko igoera + atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.
Xabiaram-k sortua, 2020, urria 10 - 16:37
Kategoriak |
Aulesti, Markina-Xemein |
ABIAPUNTUA |
Markina |
Eskema |
Markina herria-Usaiturriaga-Zapola (562m)-Urregarai (704m)-Atxagarai lepoa-Bedartzandi (699m)-Txepetxabixe-Markina herria |
(2020-10-08)
Arratsalde pasako mendi ibilaldia Bizkaiko kostaldeko mendietan.
3 ordu eta 45 min.-ko iraupena.
MARKINA
Jose-k sortua, 2020, urria 4 - 19:51
Xabiaram-k sortua, 2020, urria 1 - 15:01
Kategoriak |
Oiartzun |
ABIAPUNTUA |
Arditurri |
Eskema |
Arditurri-Aertxo-Enarri-Erroilbide-Txurrumurru-Hirumugarrieta-Muganix-Unaileku-Arditurri |
Ibilbidea Arditurriko meatzealdeko Interpretazio Zentroan abiatzen da.
Hemen zentroa pasatakoan eskuinera hartu behar da, eskultura handi bat dagoen alderako pistatik eta bertara iristean, pista hau utzi eta ezkerretara aurkituko dugun bidezidor estu bati jarraituko diogu gorantz. 330 metroko garaierara iristean bidegurutze bat aurkituko dugu, eskuinera (mendebaldera) hartu behar da, hemen zeharbide bat egingo dugu desnibelik gabe errekasto pare bat edo hiru igaroz 600 metroko luzeran.
Jose-k sortua, 2020, iraila 12 - 22:27
Kategoriak |
Gipuzkoa, Soraluze |
ABIAPUNTUA |
Soraluze |
Eskema |
Soraluze – San Andres – Korta – Iruia – Pagobedeinkatu – Irukurutzeta – Pol-pol – Txurruka – Soraluze |
Jose-k sortua, 2020, iraila 12 - 16:16
Jose-k sortua, 2020, abuztua 20 - 18:53
Ezkerraldean eta Enkarterrietan izan ziren mehatzetako trenbideetako batzuk bidegorri edo bide berde bihurtu dira azken urteetan, oinezko zein txirrindularien gozamenerako. Burdin Mendien Bide Berdea bezala ezagutzen denak Kolitzara gerturatzeko aukera eskaintzen du, errepideak saihestuz. Ondoren, legarrezko bide bat jarraituz Kolitzako tontorreraino igo daiteke.
Joan-etorria ibilbide luzea da, 92 km, baina kilometro gehienak lau xamarrak dira, eta bide guztiak nahiko erosoak.
inaxio-k sortua, 2020, abuztua 3 - 19:56
Kategoriak |
Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Garaioa |
Eskema |
Garaioa - SL-NA-55 - Zamariain begiratokia - Txanagra - SL-NA-55 - Garaioa |
Garaioa herritik abiatzen den SL-NA-55 bidezidorra jarraituz heltzen da arrastoa Zamairaingo begiratokira. Bide nabarmena da, jende asko ibiltzen dena. Begiratokitik gora mendi bizkarrari jarraitzea aski da tontorrera heltzeko, baina arrasto honek bizkarra inguratu egiten du tarte batean pagadia aprobetxatuz iradia saihesteko. Handik aurrera bidea nabarmena da.
Nahi izanez gero autoz igo daiteke porlanezko bidea aprobetxatuz Urrunagako leporaino, baina SL bidea ere polita da, Garaioa bertatik abiatu nahi izanez gero.
Jose-k sortua, 2020, uztaila 11 - 09:25
|
|