|
Ibilbideak
Xabiaram-k sortua, 2020, otsaila 8 - 18:11
Kategoriak |
Larraine |
ABIAPUNTUA |
Galharrea |
Eskema |
Galharrea-Millagateko Lepoa-Thartapunta-Xazpigaña-ORHI (2017m)-Alupiña-Ezpatagaña-Burkegi-Galharrea |
(2019-08-17) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako mendi handi batean.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,5 orduko jeitsiera.
Ibilaldia Larraine aldean, Organbidexka mendatearen oinetan abiatzen da. Autoa uzteko bazter bat ere egoten da. Errepide ondoan pista bat abiatzen da basoan barrena. Malda handi batekin abiatuko gara Orpüne aldetik gora, bidea nabaria da eta ez du zailtasunik jarraitzeko.
Xabiaram-k sortua, 2020, otsaila 8 - 18:06
Kategoriak |
Larraine |
ABIAPUNTUA |
Larraine |
Eskema |
Larraine-Erroimendi-ORHI (2017m)-Behaztoi gandorra-Altxun-Larraine |
(2019-08-08) Egun pasako mendi ibilaldia Zuberoako Euskal Pirineotan.
6 ordu eta erdi ibilian. Ordubete eta hamabost minutuko bazkal-atsedenaldia tontorrean.
Ibilaldia Larraine herrian abiatzen da, Aduana zaharra dagoen tokian, bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat ere badago. Jarraian herrian barneratuko gara eta Oihaneko Bidea pista hartuko dugu hegoalderako norabidean, bide hau zabala da eta 1000 bat metroko garaierara iritsi arteko jarraituko dugu. 1. ordua.
Xabiaram-k sortua, 2020, otsaila 4 - 21:04
Kategoriak |
Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Eratsun |
Eskema |
Eratsun-Zuparrobi-Basakaitz erreka-Arnabarrita-ERNAITZU-Otsola-Basakaitz-Eratsun |
(2020-02-03) Egun pasako mendi ibilaldia Bidasoa Arroko mendialdean.
4,5 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.
Ibilbidea Eratsun herrira iritsi baino lehenagoko azken bihurgunean abiatzen da. Bertan zabalgune txiki bat dago errepidearen bazterrean pare bat auto uzteko modukoa.
Xabiaram-k sortua, 2020, urtarrila 27 - 11:50
ABIAPUNTUA |
Ziordia |
Eskema |
Ziordia-Gainsoil-Legunbeko Haitza-Nafarroa-Araba langa-Bigate-Legunbeko Haitza-Ziordiako Mendatea-Ziordia |
(2020-01-26) Egun pasako mendi ibilaldia Urbasa-Entzia mendialdean.
3,5 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera
Ibilaldia Ziordia herrian abiatzen da, autoa bertan utziko dugu eta autobidea zeharkatu behar da azpitiko tunel batetik. Jarraian berehala sartuko gara goraino eramango gaituen pista batean. Igoera tarte honetan bide ona dago, eta 500 metroko desnibela gainditu behar da Ziordiako Mendatea gainera iristeko. Lehen tartea bide zabalean egingo dugu padagian barna eta azkenealdera Bidemakur aldean bidea apur bat estutu eta malda gogortu egiten da.
inaxio-k sortua, 2020, urtarrila 20 - 21:21
Kategoriak |
Berrobi, Elduain, Gipuzkoa |
ABIAPUNTUA |
Elduain |
Eskema |
Elduain - Mugaga lepoa - Urdelar - Basaburu - Arnabar - Loa - Ibian - Belabieta - Elduain |
Aparteko zailtasunik gabeko ibilbidea, nahiz eta tarte labur batzuetan bidez kanpo ibili (Arnabarko tartea eta Belabietako jaitsiera). Loako megalitoen inguruan sasia gailenduta egon daiteke. Moa tumulua aipatzen da ibilbidea gertu pasatzen delako, baina ez da bertatik pasatzen (deskuitu egin nintzen!).
Jose-k sortua, 2020, urtarrila 11 - 12:11
Kategoriak |
Bizkaia, Muxika |
ABIAPUNTUA |
Gorozika |
Eskema |
Gorozika – Bizkargi – Arburu – Gorozika |
Xabiaram-k sortua, 2020, urtarrila 4 - 10:45
Kategoriak |
Orozko |
ABIAPUNTUA |
Aresketa |
Eskema |
Usabel-Urigoiti-Aldabide urjauzia-Axkorrigain-Supelegor-Atxulo-Arranobaltza-LEKANDA (1309m)-Igalerantz Pasabidea-Atxulo-Ordeko iturri-Urigoiti-Aresketa |
(2019-12-27) Egun pasako mendi ibilaldia Gorbeiako mendialdean.
4,15 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,15 orduko jeitsiera.
Ibilaldia Orozko udalerriko Aresketa-Usabel auzotegian abiatzen da, bertan autoa uzteko zabalbune bat ere badago, Gorbeiako Parke Naturalari buruzko informazio panel batzuekin.
Jose-k sortua, 2019, abendua 29 - 23:58
Kategoriak |
Bizkaia, Dima |
ABIAPUNTUA |
Olarreta lepoa |
Eskema |
Olarreta – Antzubaltza – Kobaso – Amudiaga – Leungana – Antzubaltza – Olarreta |
Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 29 - 22:26
Kategoriak |
Aiara, Urduña |
ABIAPUNTUA |
Agiñaga |
Eskema |
Agiñaga-Gorbeo-Menditu-Iturrigorri-Goizale Aterpea-Lastrilla zutarria-Ungino-ESKUTXI (1185m)-Somomendi-Atatxa-Agiñaga |
(2019-12-28) Egun pasako mendi ibilaldia Nerbioi ibarreko mendietan.
4,15 orduko igoera + 1,15 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.
Ibilaldia Aiara udalerriko Agiñaga herrian abiatzen da, autoa bertan utziko dugu bazter batean.
Herritik irtengo gara Gorbeo muino aldera, hasieran errepide tarte labur bat pasatzen da eta berehala sartzen gara mendiko pista batean gora, Gorbeo eta Garondoko gainak pasatuko ditugu eta Iturrigorri mendiaren oinetara iritsiko gara.
Jose-k sortua, 2019, abendua 27 - 08:22
|
|