Arantzazuko aparkalekutik abiatzen da ibilbidea.
IbilbideakLurraldeakIbilbide motaXabiaram-k sortua, 2017, azaroa 22 - 22:29
Arantzazuko aparkalekutik abiatzen da ibilbidea.
Jose-k sortua, 2017, azaroa 12 - 20:28
Jose-k sortua, 2017, azaroa 11 - 08:36
Upo eta Artanda artean dagoen Axola lepoa da ibilaldi honen abiapuntua. Lepotik ekialderantz irteten diren bi bideen artean ezkerrekoa hartu behar da, hau da, gorantz egiten duena, eta laster bide hau utzi behar da, ezkerretara irteten den bidezidorra hartzeko. Atsedenleku baten aldamenetik igaro, eta pagadian sartzen da. Bide honek zuzen-zuzen egiten du gora, pago lerdenen artean.
Jose-k sortua, 2017, urria 7 - 07:56
Zierbenako auzune nagusia den Aldapako elizaren ondoan hasten da ibilaldi hau. Auzunea zeharkatu eta iparralderantz igotzen den bidea hartu behar da. Bide honek ekialde norabidea hartzen du, eta zertxobait aurrerago bitan banatzen da. Ezkerreko bidetik jarraitu behar da. Langa bat gainditu, eta laster beste bidegurutze batean berriz ere ezkerrekoa hartu behar da.
inaxio-k sortua, 2017, iraila 16 - 10:05
Añarbeko urtegiaren itzulia, urtegia inguratzen duen pista zabala baliatuta. Pista egoera onean dago gehienean eta ez du gora-behera handirik, baina badira oso kontutan hartzeko zenbait zailtasun.
Jose-k sortua, 2017, iraila 9 - 07:59
Bikotzganeko atsedenlekutik abiatuta, errepidetik tartetxo bat egin behar da Orozko alderantz. Mendatearen seinalea pasatu eta laster, langa bat gainditu eta eskuinerantz abiatzen den bidea hartu behar da. Muino bat ezkerretik inguratzen du bide honek, pinu landaketen artean. Ondoren altuera pixka bat galtzen du, eta berriz ere igotzen hasi eta laster, bide hau utzi behar da, ezkerrerantz maldan gora abiatzen den bidezidorra hartzeko.
Jose-k sortua, 2017, iraila 9 - 07:03
Pagomakurre izango da ziurrenez mendizaleek Gorbeiara igotzeko gehien aukeratzen duten abiapuntua. Ez da ibilbide laburrena izango, baina bai xamurrenetako bat.
ietxaburu-k sortua, 2017, ekaina 20 - 18:38
Betiko bideetatik kanpo ibili nahian, 900 metroko garaiera gainditu gabeko txango honetan, Aizarnatik abiatuko gara.
|
![]() |