Ibilbide honek Samiñora igotzeko erarik xamurrenetariko bat eskaintzen du, xamurrena agian.
IbilbideakLurraldeakIbilbide motaJose-k sortua, 2020, uztaila 5 - 07:48
Ibilbide honek Samiñora igotzeko erarik xamurrenetariko bat eskaintzen du, xamurrena agian.
Jose-k sortua, 2020, uztaila 1 - 19:06
Ibilbide hau, Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldetik abiatzen da, eta Santurtzitik Seranteseko tontorreraino doan bidetik igotzen da. Porlanezko zorua eta aldapa leuna ditu gotorlekuraino, baina lur eta hartxintxarrezko bide aldapatsu bihurtzen da tontorrerainoko azken tartean. Jaitsiera ipar-mendebaldeko gandorretik egiten da. Tarte batzuk nahiko zailak dira bizikleta gainean jaisteko, egia esan, azaleratzen diren haitzei aldapa nabarmena gehitzen zaielako.
Xabiaram-k sortua, 2020, ekaina 23 - 17:29
(2019-08-16) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineotan. Ibilbidea Lojibar auzoan abiatzen da, bertan ostatua eta aparkalekua dago autoa uzteko.
Jose-k sortua, 2020, ekaina 13 - 08:58
Bidea ez dago seinaleztatuta, baina erraza da bertara iristea. Ibarra auzotik porlanezko bide aldapatsu bat igotzen da aparkaleku bateraino. Aparkalekutik bidezidor bat abiatzen da ekialderantz, konifera basoan zehar. Pixkanaka altura galduz joan behar da, errekastora iritsi arte. Tarte labur bat errekan gora eginez laster iristen da ur-jauzira.
Xabiaram-k sortua, 2020, otsaila 9 - 15:15
(2020-02-02) Egun pasako mendi ibilaldia Nafarroako mendialdean. Ibilbidea Oitz herrian abiatzen da, herriko irteeran dagoen zabalgune baten, bertan autoa uzteko tokia ere badago. Ezpelura ibaia pasa eta errepidera iristen garenean pista bat ikusten da errepideko bihurgunean eskuinera, hauxe hartu eta jarrraituko dugu, lehen zatian etxalde pare bat pasako ditugu, ardiak eta ganadua dutenak.
|
![]() |